XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez, kaukasiar batek, samurtasun harremanik sendoena bere arrebarekin gauzatzen du; eta bere emaztea, ordea, ez du ikusten izkutuan baino, eta ez da inoiz ausartzen berarekin jendaurrean azaltzen; argi dago kaukasiarrak ezin izango duela inoiz ulertu emazte hitzak mendebaldeko batentzat esan nahi duena.

Kontzeptu honen itzulpena bi hizkuntzen artean, oso zaila baino gehiago, ezinezkoa da.

Halako ahalmen eratzailea dauka hizkuntzak; horregatik Heideggerrek esan ahal izan zuen arrazoi osoz, bere filosofia ezin zitekeela jator formulatu, alemaniar hizkuntzan ezik.

Ondo ohartarazten zuen horixe Ben Sirak Siraken libururako grezieraz idatzi zuen hitzaurrean: Ez daukate indar bera jatorriz hebraieraz idatzitako gauzek beste hizkuntza batetara itzultzen direnean.

Hau ez da hemen bakarrik gertatzen, baizik eta Legeak berak, Profetek, eta beste liburuek jatorriz esaten dutenekiko daukaten aldea ez da txikia (21-26 tx.).

Kaltzedoniako Gurasoentzat physis, hypostasis, e. a. bezalako hitzek esan nahi zutena, berreskuraezina da guretzat argi eta garbi.

Bestelako kultur esperientzia bizi dugu.

3. Hitzak esanahiz aldatzen doaz: Mendeen iraganean, hizkuntza bizi batek asko alda dezake bere hitzen eta esaldien esanahia, eta azkenean jatorriz esan nahi zutenaren zerbait ezberdina adierazten dute.